Ignazio Zuloaga

0    karikaturak 
Ana
Ignazio Zuloaga
2017, Mar 10

Zuloagatarren karikat planuaIgnacio Zuloaga, dinastiaren hirugarren pertsonaia, 1870ko uztailaren 28an jaio zen familiaren Kontadorekua jauregian. Etxean zegoen arte giroak berehala baldintzatuko du bere etorkizuna. Aita Plazidorekin dibujoa ikasita, oso gazte agertuko du margotzeko trebetasuna. Hamazazpi urterekin egin zuen lehenengo kuadroa. Sasoiko modetatik ihes egin zuen. Europan inpresionismoa eta kubismoa  nagusi ziren garaian, Inaziok estilo errealista landu zuen. Horregatik Espainiako margolari klasikoekin konparatu izan dute sarritan. Inaziok denbora asko ematen zuen Eibartik kanpo. Hala eta guztiz ere, betidanik izan zuen herriarekiko maitasun berezia. Horren froga dira Eibarko parajeetan oinarritutako hainbat eta hainbat lan. Madrilen hil zen 1940an.

Karikaturaren egilea: Jokin de los Toyos (Eibarko Dibujo Eskola)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »