Karlos Elgezua

0    karikaturak 
Ana
Karlos Elgezua
10 Mar
5:39

Karlos Elgezua kaleaKarlos Elgezua eskultoreari Eibarrek eskainitako kalea Amaña auzoan dago, Ziriako Agirre kalearen goiko aldean. XX. mendeko artistariko ospetsuenetarikoa izan zen. Eibarren jaio zen, Pedro Martinen etxean, Arikitxaneko zubiaren alboan, 1898ko azaroaren 3an. Haurtzarotik
ezagutu zuen egurraren lana, aita arotza baitzuen. Gasteizen ikasi zuen ofizioa Felipe Larrinoa maixuarekin. Ondoren Bilboko “Escuela de artes y Oficios”en ikasi zuen. Ikasketak Parisen jarraitu zituen eta han Inazio Zuloagarekin elkartu zen. Eskultura mailan material guztiak menperatzen zituen, bai egurraren lanak, bai harriarena. Errealismoa izango da beti ezaugarririk nagusiena. Gehien lantzen zuen arloa erretratoa zen. Aipatzekoa da, bestetik, Karlosek berak hainbeste miresten zuen “Getariko elizako Kristoa”.

Karikatuaren egilea: Fernando Esnaola (Eibarko Dibujo Eskola).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »