“Scrapbook” tailerra antolatu du …eta kitto!-k abenduaren 10erako

“Scrapbook” tailerra antolatu du …eta kitto!-k abenduaren 10erako
2026/11/20 11:24
eta kitto!

Izen berezi horren atzean, argazkiak eta oroitzapenak koaderno fisikoetan sormenez islatzeko tailerra dago. Abenduaren 10erako antolatu du …eta kitto!-k, Illunabarrian programaren barruan, eta izen-ematea zabalik dago.

Tailerrean collageak, pegatinak, letra mota desberdinak, kontzertuetako sarrerak, oharrak eta paper apainduak nahastuz, oroitzapenak gordetzeko album berezi bat sortuko dute. Ez da trebetasun berezik behar, “kontua gustuko materialak konbinatzea eta sormenari bide ematea baita”, diote elkartetik. Saioa 19:00etan hasiko da …eta kitto!-ren egoitzan. 

Izena ondorengo estekan izena emanez, mezua bidaliz (elkartea@etakitto.eus) edo telefonoz deituz (943200918) eman daiteke.