2017ko Martxoaren 8ko programazioa Eibarren "Elkarrekin Berdintasuna Sortzen"

2017ko Martxoaren 8ko programazioa Eibarren "Elkarrekin Berdintasuna Sortzen"
2017/03/02 eta kitto!
MARTXOAK 8: "ELKARREKIN BERDINTASUNA SORTZEN"

Aurtengo martxoaren 8ko egitaraua Arrate Kultur Elkarteak, Eta Kitto! Euskara Elkarteak eta Berdintasun Zebitzuak-Andretxeak elkarlanean antolatu dute, Emakume Mahaiaren laguntzarekin. Programazioaren gaia "Emakumeak eta Artea" da eta kanpainiaren leloa "Elkarrekin Berdintasuna Sortzen".

Ekintza guztiak irekiak eta doakoak izango dira. Beraz, anima zaitezte parte hartzera!

​Informazio gehiagorako Andretxeko web-gunera jo dezakezue. Hemen duzue martxoaren 8ko egitarauaren esteka: ​http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/Berriak/2017komartxoaren8koprogramazioa/4/221.shtml

Gogora ezazue, Genero Berdintasunaren Aldeko Martxan izena emateko epea irekita dagoela. Doakoa eta irekia da. Apuntatzeko pasa zaitezte Andretxetik edota idatzi andretxea@gmail.com edo deitu lasai 943 70 08 28