"Erotismoa eta autoezagutza" tailerra Eibarko Jabetze Eskolan

"Erotismoa eta autoezagutza" tailerra Eibarko Jabetze Eskolan
2017/03/14 eta kitto!
Jabetze Eskolako udaberriko egitarauan "Erotismoa eta autoezagutza" tailerra eskainiko da euskeraz. Emakumeei zuzendutako tailerra da.

Matrikula egiteko epea zabalik dago eta apirilaren 21ean bukatuko da.  Andretxean edo Pegoran egin daiteke.

Tailer honetan erotismoaren gainean ditugun pentsamenduak eta emozioak elkarrekin hausnartu eta aztertuko ditugu, hainbat "genero aginduetatik" askatzeko. Eta, gure alderdi erotikoa esnatzeko ariketa praktikoak egingo ditugu, horiek gure eguneroko bizitzara eraman ahal izateko eta gure burua hobeto ezagutzeko.

Noiz: maiatzak 13, 20 eta 27 eta ekainak 3, LARUNBATAK

Ordua: 10:00 - 13:30

Non: Portaleko dantza lekuan

Informazio gehiagorako hurrengo esteka eskuragarri duzue:

http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/Berriak/2017koJabetzeEskolarenudaberrikoikastaroak/4/219.shtml

Edo deitu. etorri edo idatzi lasai Andretxera: 943 70 08 28 andretxea@gmail.com zezenbide 9 baxua