Berbetan

Berbetan

Euskarazko mintzapraktika-programa
Eman izena

Berbetan euskara praktikatzeko egitasmoa da, euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituena. Modu natural eta atseginean euskaraz berba egiteko taldeak eskaintzen ditu.

Zertarako?

Euskara-maila hobetzeko, lotsak eta konplexuak alde batera lagatzeko, gehiago erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, euskal komunitatea trinkotzeko, lagunak egiteko, ondo pasatzeko…

Nola?

Talde txikietan elkartuz, giro lasai eta atseginean, astean behin, ordubetez. Parkean, tabernan, terrazan, paseoan…

Parte hartzeko euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

Ekintza osagarriak

Astean behin elkartzeaz gain, Berbetan programak ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera ere eskaintzen du, berbalagun-taldeak elkar ezagutzeko eta euskaldunon sarea handitzeko asmoz. Besteak beste, irteerak, tailerrak, ikuskizunak… egiten ditugu.

Euskara praktikatu nahi dut

Ez baduzu euskaraz bizitzeko ohiturarik ez aukerarik, euskara-ikaslea bazara, ez baduzu aspaldian euskaraz hitz egin eta jariotasuna berreskuratu nahi baduzu… Hau da zure aukera.

Euskaraz ondo moldatzen naiz

Euskararen normalizazio-prozesuan zure ekarpena egin nahi baduzu, euskaraz hitz egiteko aukerarik ez duenari lagundu nahi badiozu… Hau da zure aukera.