Ostegunean agurtuko du ikasturtea ...eta kitto!-k antolatzen duen Berbetan programak

Musikaz beteriko festarekin agurtuko da egitasmoa irailera arte
Ostegunean agurtuko du ikasturtea ...eta kitto!-k antolatzen duen Berbetan programak
2026/06/09 10:31
eta kitto!

Azkeneko txanpan sartu da ikasturtea eta, horrekin batera, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen dituen programek ere laster esango diote agur. Etzi, osteguna, Berbetan programaren jaialdia ospatuko du euskara elkarteak. 17:30etik aurrera DJ Mitxel egongo da Arima Disko Festarekin Errebal plazia animatzen. Sarrera librea da, ondo pasatzeko gogoa besterik ez da beharko.