DJ Mitxelen ikuskizunarekin agurtuko du ikasturtea Berbetan programak
...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik etorriko da DJ ezaguna Errebalera
2026/06/02
13:36
eta kitto!
Datorren ostegunean, ekainak 11, DJ Mitxel Eibarren izango dugu berriro, ...eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan egitasmoa agurtzeko antolatu duen ikuskizunean. Arima Disko Festarekin etorriko da DJ Mitxel Errebalera 17:30etik aurrera. Edozeinek har dezake parte eta sarrera librea da. Dantza egiteko eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez da behar izango.
Ikuskizun honekin agur esango diote ikasturteari Berbetan eta Gurasoak Berbetan programek. Udazkenean itzuliko dira ekintza gehiagorekin.