10 Bitxiak saria jaso du Twins arropa dendak
Bidebarrieta kaleko saltokiak Debabarrena eskualdeari dagokion bitxia jaso du Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik.
2025/06/11
14:53
eta kitto!
Eibarko Bidebarrieta kaleko Twins saltokiak Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren 10 Bitxiak sarietako bat eskuratu du, Debabarrena eskualdeari dagokion bitxia, hain zuen. Joan zen ostiralean, ekainak 6, Merkataritza Bazkundeak Gipuzkoako hamar saltoki saritu zituen Gipuzkoako Merkataritza Enpresa Sarien ekitaldiaren barruan, eta han jaso zuen diploma Eibarko arropa dendako ordezkariek.
Ekitaldian Ganberak Gipuzkoak bere tokiko merkataritzarekiko duen konpromisoaren eta tokiko merkataritzak berak lurraldearekiko duen konpromisoaren garrantzia nabarmendu zuen.