"100 días de soledad" Jose Diazen film dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia hartuko ditu Coliseo antzokiak
2018/10/30
17:58
eta kitto!
GNaturaldiaren baitan, azaroaren 7an (eguaztenean) “100 días de soledad” pelikula proiektatuko dute Coliseoan, 19:00etan eta, ondoren, egilearekin kolokioa egingo da. Ekitaldirako sarrera doan izango da.
‘100 días de soledad’ film dokumentala José Díazek zuzendu eta egin du; eta Wanda Films ekoiztetxeko José María Moralesek ekoiztu du. Filmak naturaren inguruko filmen Oscarren mailako saria den Jacson Hole zinemaldiaren errekonozimendua jaso du eta, beste behin, Gipuzkoa Naturaldiari esker, gure gertueneko naturari buruzko film bat estreinatu aurretik ikusteko aukera izango dugu.
José Díazek bere burua filmatu du Redeseko (Asturias) Parke Naturaleko txabola batean sartuta 100 egunez, inoren laguntzarik behar ez duela eta benetako mundutik eta bere aurrerapenetatik guztiz deskonektatuta. Ez du izango argindarrik, ez mugikorrik, ez telebistarik, ez ordenagailurik, ezta ordularirik ere. Giza eta natura, biak bakarrik.
José Díazen lehen esperientzia da zuzendari gisa, eta lan horretan zenbait adituren laguntza jaso du, hala nola Gerardo Olivares zuzendariarena, fikziozko zinemagintzan naturako filmazioak sartzen aitzindari izan dena gure herrialdean; José María Morales ekoizlearena, naturari buruzko filmen (Kantaurialdea, Guadalquivir, Planeta Tierra, Nómadas del Viento) Espainiako ekoizle eta banatzaile nagusia; eta Carlos de Hita soinu teknikariarena, naturaren soinuak jasotzen aditua.