11 positibo berri Debabarrenean, horietako 6 Eibarren
2020/12/17
16:57
eta kitto!
Atzo 6 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat gutxiago. Herriko intzidentzia-tasa behera doa eta 436,76an dago.
Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 2 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean (442,67ko intzidentzia-tasa dute), eta kasu bana zenbatu dute Elgoibarren, Mutrikun eta Mendaron. Beraz, 11 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 3 gutxiago. Gipuzkoa mailan bost herri daude zonalde gorrian: Arrasate, Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain eta Ordizia. Eta bat bera ere ez Bizkaian eta Araban.
Atzo, 12.572 test diagnostiko egin ziren, eta, horietatik 396 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 79 Araban, 177 Bizkaian, 138 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 98 pertsona ZIUn daude.