Durangoko Azokak "eztanDA!" egingo du gaurtik abenduaren 11ra bitartean
2022/12/07
08:29
eta kitto!
Azken bi urteotako murrizketak alde batera lagata, ohiko formatua berreskuratuko du aurten Durangoko Azokak. Abenduaren 7tik 11ra egingo dute, EztanDa! lelopean, eta, aurrez aurreko salmentaz gain, online dendari ere eutsiko dio.
Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikak azaldu duenez, 57. Durangoko Azokan euskal kulturaren "eztanda" biziko da: "Sorkuntzaren eta jaiaren eztanda izango da; Durango osotik eta Euskal Herri osorako zabalduko den eztanda. Bost egunez iraungo duen eztanda". Ideia horri tiraka sortu du, hain justu, Ruben Ramos diseinatzaileak aurtengo azokarako kartela. “Ilustrazioak unibertsoaren eta Big Bangaren hedapenera eramaten gaitu. Inklusibitatearen baitan, pertsona ezberdinen (ez emakume, ez gizon) ideiak, ilusioak eta norberaren imajinazio koloreduna irudikatu dut. Kulturak berak, bai literaturak, bai musikak, beste leku batera eramaten gaituen isla".
Guztira, 930 kultur nobedade egongo dira eskuragarri Landako guneko 248 erakusmahaitan: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta 54 bestelakoak (ikus-entzunezkoak, papergintza eta abar).
Bost eguneko kultura programazioa ere prestatu dute Durangora bertaratzen direnentzat, hainbat gunetan banatuta: Irudienea, Saguganbara, Ahotsenea, Kabi@, Talaia eta Szenatokia.
Ahotseneako eszenatokian, 47 talde arituko dira guztira eta, azken urteetan bezalaxe, zuzeneko emanaldiak Plateruenan izango dira. Sarrera doakoa izango da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. “Ahotsenea sortzaileen topalekuak 15 urte beteko ditu aurten eta ospakizun berezi honetarako bost eguneko musika-maratoia antolatu dugu”, nabarmendu dute guneko arduradunek. Eskualdeko musikariek ere izango dute tokia musika-maratoian, besteak beste, Mendaroko Maraca Diablok, Mutrikuko Delirium Tremensek, Eibarko Kokeinek eta Micek emango baitituzte zuzeneko emanaldiak (egunak eta orduak beheragoko irudian)
Durangoko Azokari eta bertan izango diren Debabarrena eskualdeko kulturgileen inguruko informazio osoa Debabarrena Komunikazio Taldeak (DKT) ondutako gehigarri berezi honetan duzue -PDF-