Zapatu eguerdian zabalduko dute Euskal Akuarelarien Elkartearen 80. urteurrena ospatzeko erakusketa Portalean
Urriaren 29an eta azaroaren 12an doako bisita gidatua eskainiko dute.
2025/10/24
17:30
eta kitto!
Euskal Akuarelarien Elkartearen (AVA-EAE) eskutik, bihar (zapatua, urriak 25) nazioarteko akuarela erakusketa zabalduko dute Portalean, 12:30ean. Erakusketaren inaugurazioa baino lehen, bihar 11:00etan, master class berezia eskainiko du Nono Garcia artistak.
Euskal Akuarelarien Elkartearen 80. urteurrena ospatzeko antolatu duten erakusketa azaroaren 16ra arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.
Bi bisita gidatu
Bestetik, ikusgai ipiniko dituzten lanei buruzko azalpenak entzun nahi dituztenentzat, bi bisita gidatu antolatu dituzte, dohainik: urriaren 29an izango da lehena, gazteleraz; eta azaroaren 12an bigarrena, euskaraz. Egun bietan 18:30ean hasiko da bisita.