Udalak hiri-altzaritan 110.000 eurotik gorako inbertsioa egin zuen 2022an
Jon Iraola alkateak zera esan du: “Eibarko Udalak inbertsio ahalegin handia egiten du hiriko aisialdi- eta egonaldi-espazioak ahalik eta atseginenak eta erosoenak izateko. Hala ere, elementu berriak erosteaz gain, oraindik egoera onean daudenak berriro erabiltzeko moduan uzten ditugu tratamenduren bat eman ondoren. Alde horretatik, funtsezkoa da herritarrek arduraz erabiltzea hiri-altzarien elementuak, haien kostua aparte lagata, hirirako beharrezko zerbitzua eskaintzen baitute.”
Paperontziei dagokienez, 27.332 euro inbertitu dira hiru modelotako 152 paperontzi berri erosteko. Horietako gehienak dagoeneko jarrita daude.
Paperontzi gehienak Karmen, Barakaldo, Txaltxazelai, Estaziño, Toribio Etxebarria, Barrena, Urkizu, Miguel de Aginaga, Polonia Etxeberria edo Bista Eder kaleetan jarri dira. Baina paperontzi berriak beste hainbat kaletan eta tokitan ere jarri dira: Legarren, Torrekuan, Otaolan, Indalezio Ojangurenen, Juan Gisasolan, Tiburzio Anituan, Bidebarrietan, Mirafloresen, Unben, Arratebidean, Azitaingo industrialdean, San Agustinen, Txikito de Eibar kalean, Ipuruan, Wenceslao Orbean, Legarregainen, Juan Antonio Iturriozen, Sostoatarren kalean, Matxarian, Ziriako Agirren, Ubitxan, Bittor Sarasketan, Fray Martin Mallean, Bustinduitarren kalean, Santainesen, Jardiñetan, Orbea kiroldegian, Txontan, Arraguetan eta Errebalen.
Bankuei dagokienez, 2022an, guztira 10 banku berri jarri dira, 2021ean erositakoak, Legarreko frontoian (4), Bistar Eder kalean (2), Juan Antonio Iturriozen (2) eta Toribio Etxebarria eta Legarregain kaleetan (bat kale bakoitzean).
Era berean, iaz lehengo argiteria publiko zaharraren ordez LED motako argiak jarri ziren Legarre auzoan eta Polonia Etxeberria kalean, Udalak 65.000 euroko inbertsioa eginda. Guztira, alde bi horietan 132 argi jarri ziren betiko farolak Eibar osoan pixkanaka kentzen joateko Udalak duen planaren barruan, haien ordez ekologikoagoak eta energia gutxiago gastatzen duten argiak jarrita.
Haurrentzako parkeei dagokienez, 2022an, Untzaga dorrearen atzealdean dagoen Txaltxa zelaiko jolas-parkea osorik berritu zen, 18.150 euroko kostuarekin.
Azkenik, ia 5.000 euroko inbertsioa egin zen elementu bio-osasungarriak erosteko: Muzategiko parkean laster jarriko diren sei gimnasia-aparatu, alegia.
Jarduketa hauek guztiak Udal Brigadak gauzatu ditu, horretarako kontratatutako Lanbideko langileekin batera.