"We are the refugees once" proiektua aurkeztuko dute domekan Ipuruako Merkatu Plazan

"We are the refugees once" proiektua aurkeztuko dute domekan Ipuruako Merkatu Plazan
2023/04/21 13:47
eta kitto!
1937ko maiatzean 4.000 haur euskaldun (4-15 urte bitartekoak) Ingalaterrara eraman zituzten. Horietako batzuk ez ziren inoiz itzuli. Apirilaren 23an, 11:30etan, euren istorioa kontatu digute Ipuruako Merkatu Plazan.  "We are the refugees once" proiektua da, Hopepunk Language School akademiaren ordezkariek prestatu dutena.

Egitaraua:
- 11.30etan ikasleek prestatutako materialaren aurkezpena
- 12.00etan elkarrizketa Carmen Kilner-ekin (bideodeia); Basque Children of 37 Association-eko kidea
- 12.30-13.30 Steve Bowles-en “The Guernica Children” dokumentala