13 tabernarik hartuko dute parte eguaztenean hasiko den XVIII. Pintxo Lehiaketan
2022/11/21
11:47
eta kitto!
Eibarko Tabernarien Arteko San Andres Saria XVIII. Pintxo Lehiaketa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eta herriko ostalarien laguntzarekin. Eguaztenean (azaroaren 23an) eta eguenean (azaroaren 24an) izango da, edizio honetan lehiatzeko izena eman duten 13 tabernetan: Baratze, Beleko, Birjiñape Berria, Chido, Hirurok, Ipur, Kontent, Koskor, Kultu, Lusai, O’jais, Trinkete eta Txoko. Herritarrek bi egun horiek izango dituzte pintxoak dastatu eta iritzia emateko. Gainera, botua ematen dutenen artean ere saria eskuratzeko aukera dago, zozketa egingo dute eta.