Bihar egingo du ...eta kitto!-k ikasturte amaierako Berbetan jaialdia Errebal plazan

Bihar egingo du ...eta kitto!-k ikasturte amaierako Berbetan jaialdia Errebal plazan
2023/06/13 17:58
eta kitto!
Ikasturteari agurra egiteko , eta familiei begira, jaialdia antolatuko du …eta kitto!-k ekainaren 14an, eguaztena. Eidabe konpainiak “Gora bihotzak!” izeneko ikuskizuna ekarriko du Errebal plazara arratsaldeko 17:30ean, eta sarrera doakoa izango da. 2 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako ikuskizuna izango da, eta denetarik izango du: “Musika, dantza, sorpresak, barreak… haurrek zein helduek primeran pasatzeko modukoa!”, diote antolatzaileek. Jai-kutsua duen ikuskizun hori abesten eta dantzan ondo pasatzeari buruzkoa da, eta “pandemiak ezarritako murrizketen ondorioz ahaztutako afektua eta kontaktu fisikoa berreskuratzearen aldekoa ere bada, hala nola musuak eta besarkadak, norekin eta nahi dugun bezala”. Hiru artista izango dira taularen gainean eta Xabier Paya bertsolariaren lankidetza ere izan dute musika-konposizioan.