Nora Aurrekoetxeari buruz arituko dira Pagatxaren gaurko bideo-forum saioan

Nora Aurrekoetxeari buruz arituko dira Pagatxaren gaurko bideo-forum saioan
2023/06/19 12:27
eta kitto!
Pagatxa emakume taldearen eskutik, bideo-forum saioa egingo da gaur arratsaldean Andretxean (Isasi 11), 18:30ean hasita. Patricia Perex Cotok dinamizatuko duen saioan Nora Aurrekoetxea. izango dute hizpide. Sarrera librea da. Psikologia, sexologia eta artea uztartzen ditu Aurrekoetxeak. Eskultura, testua zein performancea darabiltza horretarako, eta horregatik eman zioten  sorkuntzaren Gure Artea saria.