Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetako 50 lagunek bisitatu zuten Donostiako Aquariuma

Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetako 50 lagunek bisitatu zuten Donostiako Aquariuma
2023/11/02 07:44
eta kitto!
Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetako hamazazpi familia izan ziren zapatuan Donostiako Aquariumean, …eta kitto! Euskara Elkarteak eurentzat propio antolatutako irteeran. Autobus betea abiatu zen goizean goiz Eibartik, berrogaita hamar lagun guztira, heldu zein ume. Bisita gidatua zuten zain Aquariumean eta, bi taldetan banatuta, Aquariumeko bizidunen gorabeherak ikusi eta entzun zituzten bertako gidariaren ahotik: marrazoak, marmokak, era guztietako arrainak… Gainera, denon sorpresarako, urpekariak ere ikusi zituzten uretan murgilduta arrainontzi erraldoiak garbitzen. Hurrengo irteera abenduaren 6an izango da. Egun horretan Mari Domingi eta Olentzeroren etxea bisitatuko dute Legazpiko Mirandaolan.

Ongietorri Berbetan Aquarium