"Haurrak eta mugikorrak. Noiz? Nola?" hitzaldia eskainiko du Miren Rosek abenduaren 3an Ipuruako Merkatu Plazan

"Haurrak eta mugikorrak. Noiz? Nola?" hitzaldia eskainiko du Miren Rosek abenduaren 3an Ipuruako Merkatu Plazan
2023/11/28 14:08
eta kitto!
Domeka honetan, hilak 3, "Haurrak eta mugikorrak. Noiz? Nola?" hitzaldia eskainiko du Miren Ros hezitzaileak Ipuruako Merkatu Plazan. Miren Ros Bidelagun proiektuko burua da. Familiei laguntza emateko egitasmo bat da eta gai ezberdinei buruzko hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen ditu: elikadura, sexualitatea, bullying-a, eskola egokitzapena… Horiekin batera, mugikorren erabilera da arreta gehien pizten duen tematika. Hitzaldia 11:00etan hasiko da eta 13:00etan amaitzea aurreikusita dago.

Horrekin lotuta, haurren artean egiten den produktu digitalen erabilerarekin kezkatuta dagoen Eibarko guraso talde bat izango da egun horretan Merkatu Plazan. Euren asmoa da talde eragile bat sortzea Eibarren gai horren inguruan aktiboki lanean hasteko. Helburu nagusia haurren artean digitalizazio osasuntsu bat sustatzea litzateke. Beraz, ikastetxe guztietako gurasoak animatu nahi dituzte domekan Ipuruako Merkatu Plazara gerturatzeko eta gaia denon artean jorratzen hasteko.