Gaur da Gilda Lehiaketaren azken eguna

Gaur da Gilda Lehiaketaren azken eguna
2023/12/14 11:20
eta kitto!
Martitzenean  hasi zen eta gaur amaituko da aurtengo Gilda Lehiaketa. Beraz, oraindik aukera paregabea dago herriko 19 tabernatan prestaten ari diren gilda zoragarriak dastatzeko. Epaimahaiak martitzenean ekin zion ibilbideari, hainbat tabernatako gildak probatu zituen atzo ere, eta gaur arratsaldean jarraituko diote ibilbideari. Epaimahaiaren bi sari, gilda tradizionalari eta berritzaileari, eta herritarren bat daude jokoan, horietako bakoitza 150€koa. Eta bozketan parte hartzen duten herritarren artean bi lagunentzat asteburuko egonaldia zozketatuko da. Datorren astean emango du jakitera ebazpena epaimahaiak. Lehiaketa …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen du Euskeraz primeran! kanpainaren barruan, tabernetan ere euskararen erabilera sustatzeko.

Gildak2