Hiru Erregeen kabalgata egunean dantza-ikuskizunera joateko gonbidapenak hilaren 21ean banatuko dira

Hiru Erregeen kabalgata egunean dantza-ikuskizunera joateko gonbidapenak hilaren 21ean banatuko dira
2023/12/18 12:25
eta kitto!
Ohiko martxan, Hiru Erregeen kabalgata egingo da Eibarko kaleetan zehar urtarrilaren 5ean. Aurretik, baina, dantza emanaldia egingo dute Eibarko Nele Dantza Eskola, Ballet Eibarres, Kaxa, Koa eta  Ipurua Gimnasia Erritmiko taldeek Ipurua kiroldegian, 17:00etan hasita. ikuskizuna ikusteko tiketen banaketa egingo da aste honetan, abenduaren 21ean, Portalea kultur etxean, 09:00-12:00 bitartean.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek karroza gainean egingo duten kabalgata, berriz, 19:00etan irtengo da Untzagatik, Cielito Musika Bandako musikoek, antortxadun pajeek eta beste hainbatek lagunduta. Herriko kaleetan ibili eta gero, Untzagan amaituko da kalejira. Eta, jarraian, Erregeek umeen gutunak jasoko dituzte udaletxeko patioan.