Elena Martinen eskutik, Musika Hizkuntza ikasi nahi duten helduentzako talde bat sortuko dute Musika Eskolan

Elena Martinen eskutik, Musika Hizkuntza ikasi nahi duten helduentzako talde bat sortuko dute Musika Eskolan
2024/01/09 17:28
eta kitto!
Datorren astetik aurrera Musika Hizkuntza ikasi nahi duten helduentzat talde berri bat abiatuko da Eibarko Musika Eskolan. Klaseak astelehenetan izango dira eta ordubeteko iraupena izango dute, 15:30etik 16:30era. "Elena Martin  izango da irakaslea eta klaseak dinamikoak izango dira. Zerotik hasita ikasiko dugu partitura bat irakurtzen, musika nola idazten den eta musikaren munduarekin lotutako beste hainbat ezagutza", azaldu digute Musika Eskolatik.

Informazio gehiago eskuratzeko edo izena  emateko 943702725 telefonora deitu daiteke, edo musikaeskola@musikaeskola.eibar.eus  i helbidera datzi.

musika eskola