Elesky pianojole eta streamer ospetsuak kontzertua eskainiko du otsailaren 9an UNIn

Elesky pianojole eta streamer ospetsuak kontzertua eskainiko du otsailaren 9an UNIn
2024/01/15 12:05
eta kitto!
UniEncounter 2024tik euren sarez sozialen bidez aurreratu dutenez,  @Elesky25-en kontzertua hartuko du UNIko antzokiak  otsailaren 9an. Sarrera doan izango da. Oraindik programaren berri eman ez den arren, interesaruek aurtengo topaketaren data gorde dezakezue: otsailaren 9ko asteburua,

Elena Loredo  27 urteko Gijongo piano-jole gaztea da eta pianoarekin musikaren mundua goitik behera aldatu du Twitch-en. Elesky izenarekin ezaguna da, eta bere bi pasioak (pianoa eta bideojokoen eta mangaren munduak) uztartzea eta ogibide bihurtzea lortu du. Filmen edo bideojokoen soinu-bandak interpretatzeari esker Twitterren bi urtez jarraitzaile-komunitate txiki bat lortu ondoren, 2017ean Twitch-era jauzi egin zuen.




Teknologia berrien eta informatikaren inguruan urtero egiten den topaketa da UniEncounter. Eibarko UNIan egiten da eta normalean Aratosteekin koinziditzen du. Orain dela 20 urte hasi ziren UNI Eibar-Ermuko ikasle eta irakasleek elkarlanean antolatzen, eta helburu zehatza du: “Gure inguruan informatika zaletasuna zabaltzea; horretarako, gai serioagoak eta hitzaldiak ekintza ludikoekin batera uztartzen ditugu”, diote. Apurka-apurka ekosistema bat sortzea eta indartzea da helburua.



UNI Encounter