Era guztietako proiektuak erakutsi zituzten atzo Ikasenpresa Azokan bildutako 2.000 ikasleek

2024/02/02 13:31
eta kitto!


 

3D diseinua, buru-osasuneko zerbitzuak, jatetxe tematikoak, hirietako lorategi hidroponikoak, autobus "kanperizatu" bat… horiek dira atzo Eibarren egindako XIII. Ikasenpresa Azokan parte hartu duten proiektuetako batzuk. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 55 ikastetxetatik etorritako ikasleak, bi milatik gora, eta 106 irakasle bildu zituen ekimenak. Edizio honetan 420 proiektu aurkeztu dituzte guztira (Arabako 46, Bizkaiko 189 eta Gipuzkoako 186).

Argazkiak gure meditekan ikusgai.