15 positibo berri Eibarren azken lau egunetan
2021/01/04
12:31
eta kitto!
Azken lau egunetan, abenduaren 31tik urtarrilaren 3ra bitartean, 15 positibo berri atzeman dituzte Eibarren. Intzidentzia metatuaren tasa jaitsi egin da: 225,67an dago une hauetan. Eskualdeko beste herriei dagokienez, Elgoibarren 10 kasu zenbatu dira; 9 Ermuan; 3 Mutrikun; 2 Mallabian; eta kasu bana Deban eta Soraluzen. Beraz, eskualde osoan 41 kasu detektatu dituzte azken 4 egunotan.
Atzo, 5.324 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, horietatik 362 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 39 Araban, 188 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 35 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 78 pertsona ZIUn daude.