15 taberna arituko dira gaur hasiko den IX. Gilda Lehiaketan
Guztira 15 tabernak eman dute izen aurtengo Gilda Lehiaketan, eta epaimahakideak taberna horietako gildak probatuko dituzte datozen hiru egunetan (gaurtik hasita eta ostegunera arte). Aurkezpena, originaltasuna, zaporea eta berritzailetasuna hartuko dituzte aintzat gildak baloratzeko orduan eta, aurten ere, hiru sari egongo dira jokoan: epaimahaiak bi emango ditu, gilda tradizionalari eta berritzaileenari, sari bakoitza 150€-koa; eta herritarrek ere gehien gustatu zaien gilda sarituko dute, hori ere 150€-rekin. Botoa ematen duten herritarren artean bi lagunentzat asteburuko egonaldia zozketatuko da. Epaimahaia Mireia Alonsok, Iosu Mugerzak eta Xabier Albizuk osatzen dute. Gilda Lehiaketa …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen du Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan. Egitasmo horrekin, herriko tabernetan ere, euskeraren erabilera bultzatu nahi da.
Parte hartuko duten tabernak hauek izango dira: Akara, Ametsa, Baco Leku Ego-Gain, Baco Leku Urkizu, Banaka, Baratze, Bossa, Guridi, Kontent, Koskor, Kultu, Lusai, Nuvola, Topa-leku eta Trinkete.