150.000 azukre poltsa Eibarren euskeraz gozatzeko
2018/11/20
08:02
eta kitto!
Egun hauetan 1.210 kilo azukre banatuko ditu …eta kitto! Euskara Elkarteak Eibarko 87 tabernatan. Banatuko diren 151.200 azukre poltsek Euskeraz Primeran! slogana edo goiburua eramango dute. Poltsatxoaren atzeko aldean euskeraz hitz egitera animatzen duten esaldiak irakurri ahal izango dira: “Zuk neri, nik zuri euskeraz”, “Geurea delako, erabili”, “Euskera gora bihotzetik ahora”… Azukre poltsatxoetan ez ezik, ahozapi edo serbilletetan ere ikusiko da Euskeraz Primeran! goiburua, taberna bakoitzean 600 ahozapi inguru banatuko baitira. Kanpaina hau 2015ean egin zuten lehen aldiz eta, izandako arrakasta ikusita, aurten berriro ere egitea erabaki dute.
“Euskeraz Primeran” Eibarko ostalaritzan eta dendetan euskeraren erabilera bultzatzeko ekimena da. 2017-2018 ikasturtean, paisaia linguistikoa euskalduntzeko asmoz, Euskeraz Primeran! kanpainan parte hartzen duten denda eta taberna guztiak bisitatu ziren, guztira 385. Kanpainaz …eta kitto! Euskara Elkartea arduratzen da, Eibarko Udalaren laguntzarekin. …eta kitto!-ko teknikariek azaldu digutenez, “dendetan eta establezimenduetan sartzerakoan herritarrak konturatuko zineten bezala, Euskeraz Primeran! pegatinetaz gain, `zabalik/itxita´ karteltxoa jarrita dago ateetan, euskera hutsean. Herriko 260 lekutan banatu ditugu karteltxo hauek. Horrezaz gain, dendarientzako hainbat itzulpen-lan, kartel eta ohar-eskaera egin ditugu. Aurreko ikasturtean gehienbat dendetan eragin genuen, baina tabernetan beste zerbait egin behar zela ikusi genuen. 2015ean arrakasta handia izan zuen azukrearen eta serbilleten kanpainak eta errepikatzea erabaki dugu. Banaketa lana astelehenean, azaroak 19 hasiko dugu tabernetan eta asteazkenean amaitzea espero dugu. Tabernariei eskatzen diegun gauza bakarra azukre koskorrak eta ahozapiak ahalik eta arinen erabiltzen hastea da”.
Lehen hitza euskeraz
Euskeraz Primeran! ekimenaren helburua euskeraren erabilera bultzatzea da. Gutxienez, lehen berba euskeraz izatea: “Hori euskera ulertzen ez dutenek ere egin dezakete. Ulertzeko gauza dena, nahiz eta kamareroak euskeraz egin eta berak gazteleraz, elkarrizketa elebidunak ahalbideratuko dira, eta euskera ulertu eta euskeraz hitz egiteko gai dena, ohitura aldatu eta euskeraz egitea da helburua”. Azken finean, ohiturak aldatzeko helburuarekin sortu zen Euskeraz Primeran! eta orain nazio mailako kanpaina bat dagoenez, Euskaraldia, eta euskeraren eguna ere tartean dagoenez, “aldi berean egitea onuragarria izango dela uste dugu”, esan digute kanpaina aurrera eramateko lanean dihardutenek.