Barixakuak Jolasian Txaltxa Zelaira itzuliko da gaur arratsaldean

Jolasak eskainiko ditu etxeko txikienentzat
Barixakuak Jolasian Txaltxa Zelaira itzuliko da gaur arratsaldean
2025/10/17 09:30
eta kitto!

...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Barixakuak Jolasian ekimena Txaltxa Zelain izango da gaur. 17:00etatik 18:00etara jolasak eskainiko ditu 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat, doan. Barixakuero eskaintzen dihardu ...eta kitto!-k txikienentzat jolasak herriko auzo ezberdinetan. Umeek jolasean euskaraz jardutea eta ohitura hori barneratzea da ekimenaren helburua. Urriaren 24an Torrekuan egingo dira jolasak eta, urriaren 31n, berriz, Urkizuko parkean.