150 lagun aritu ziren domekan elkarrekin larrain-dantzan

2025/05/30 18:32
eta kitto!

Dantzak ez ziren falta Eibarko Euskal Jaian eta, nola ez, domeka eguerdian Kezka eta Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeek eskeinitako jaialdi ikusgarria amaitu eta, jarraian, larrain-dantza eskaini zuten dantzariek. 150 dantzaritik gora aritu ziren batera, Untzaga plazan larrain-dantza dantzatzen!