16 dominekin bueltatu ziren Kalamuako judokak Bidasoa Jaialditik
Irunen aurreko domekan jokatutako Bidasoa Jaialdian Kalamuako judo klubeko ordezkari gazteenek lan bikaina egin zuten, “domeka goiza pasatzeko tatamia partekatzea baino modu hoberik ez dagoen” ekitaldietako batean. Bidasoa Judo Klubak antolatutako torneoan, eibartarrek urrezko hiru domina, zilarrezko zortzi eta brontzezko beste bost eskuratu zituzten.
Alebinetan, Alain Gonzalezek eta Xabi Larrañagak zilarra lortu zuten eta Maialen Lizarraldek brontzea. Benjaminetan, Amets Alonso urreaz jabetu zen, Rabab Chouma, Raydel Marquez eta Danel Mekolalde zilarrekoaz, eta Jon Mendoza, Lucas Azpiazu, Adrian Sanchez eta Maya Jebari brontzekoaz. Azkenik, minibenjaminetan, bi urrezko (Unax Gesalaga eta Oihan Kortazar) eta hiru zilarrezko (Garazi Valladares, Iker Corrales eta Xabi Garro) irabazi zituzten.