17 tabernak hartuko dute parte bihar hasiko den Gilda Lehiaketan
2022/12/12
08:56
eta kitto!
Guztira 17 tabernak eman dute izena bihar, etzi eta etzidamu …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik egingo den Gilda Lehiaketan parte hartzeko: Aguiñaspi, Ametsa, Arkupe, Astelena, Bacoleku (Ego Gain), Bacoleku (Urkizu), Baratze, Birjiñape Berria, Bossa, Chic, Guridi, Kontent, Koskor, Kultu, Slow, Suberoa eta Trinkete.
Euskeraz Primeran! egitasmoaren barruan antolatutako zazpigarren edizioa izango da aurtengoa eta oraingoan ere epai-mahaikideak sukaldaritzan adituak diren Mireia Alonso, Ruben Etxaniz eta Josu Mugerza izango dira. Eurek bi irabazle aukeratutako dituzte: 150 euroko saria egongo da gilda tradizional onenarentzat; eta beste 150 euroko saria gilda berritzaileenarentzat. Publikoaren saria ere banatuko dute antolatzaileek (150 eurokoa). Horretarako taberna bakoitzean botua emateko kutxa ipiniko dute eta, botoa emateaz gain, bezeroek ere saria irabazteko aukera izango dute, parte hartzen duten guztien artean bi lagunentzat asteburuko egonaldia zozketatuko dute-eta.