1938koak diamantezko ezteiak ospatzen dihardute
2013/04/26
00:00
eta kitto!
Urte horretan jaiotakoek gaur eguerdian (barixakua, hilak 26) Untzagan elkartu dira, zapi bana hartu eta, euritik babesteko udaletxe barruko eskaileretan talde-argazkia egin eta gero, eguna jai giroan emateko. Beti Asarre elkartean zerbait hartu eta gero, oraintxe bertan tabernarik taberna ibiliko dira, 15.00ak aldera Unzaga Plaza Hotelerako bidea hartu eta bertan bazkaltzeko. Bazkalosteko dantzaldiarekin agurtuko dute aurten 75 urte bete edo beteko dituztela ospatzeko antolatutako egitaraua.