1970. urtean jaiotakoek kinto-jaia izango dute urriaren 11n

Izena emateko epea domekan amaituko da
1970. urtean jaiotakoek kinto-jaia izango dute urriaren 11n
2025/09/22 09:36
eta kitto!

Aurten 55 urte egin edo egingo dutenek, hau da, 1970ean jaiotakoek, euren kinto-eguna ospatuko dute urriaren 11n. Domeka, irailak 28, izango da izena emateko azkeneko eguna. Horretarako 100 euro ingresatu beharko dira honako kontu honetan: ES07 3035 0209 91 2090020522 (izen-abizenak argi azaldu). Argazkia egin eta zapiak eta tiketak banatzeko Untzaga plazan elkartuko dira 12:30ean. 13:00etan piskolabisa egingo dute Ongietorrin eta bazkaria Unzaga Plaza hotelean izango dute 14:30etik aurrera. Arratsaldean ere jaiak jarraituko du.