2. Nazional Mailako Urbat lehen puntuak lortzeko irrikitan
Azken asteburuan lan zailak zituen Davide Cerchik prestatzen duen taldeak eta, logikari jarraituz, Ligako bi lehenengoen aurka jokatutako partiduetan galtzaile izan ziren Urbat-Urkotronik taldekoak.
Bartzelonan Poble Nou liderraren kontra jokatutakoan, eibartarrek lehenengo bi zati dotore egin zituzten (bigarrena launa berdinduz), baina azkenean 12-6 galdu zuten Eneko Treviño eibartarra kapitain duen taldearen kontra. Badia sailkapeneko bigarrenaren igerilekuan jokatutako neurketan, bestalde, 14-7 amore eman zuten Urbatekoek.
Orain bi asteko geldialdia izango dute hurrengo jardunaldia jokatu arte; hor etxeko partiduan (nahiz eta Donostiako Paco Yoldin jokatu), Ciutat de Palmaren bisita izango dute, lehen hiru puntuak lortzeko itxaropenarekin.