20. KORRIKAk apirilaren 7an zeharkatuko du Eibar

20. KORRIKAk apirilaren 7an zeharkatuko du Eibar
2017/01/10 16:27
eta kitto!
20. KORRIKAk egingo duen ibilibidea aurkeztu du AEK-k. Martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an amaituta, Otxandio eta Iruñea batuko ditu KORRIKAk, eta Euskal Herri osoa zeharkatuko du Batzuk lelopean. Apirilaren 7an (barixakua) 22:43ak aldera ailegatuko da Ermutik Eibarrera eta Bergarara joko du gero.

Ibilibidearen mapa zehaztazunez ikusteko, sakatu hemen.

[embed]https://www.youtube.com/watch?time_continue=2&v=rujechHlH6s[/embed]