2030. urterako Eibarko mugikortasuna eraldatu nahi du EAJ-k
2022/03/14
13:18
eta kitto!
Entzunez Eraiki entzute aktiboaren dinamikaren baitan Mugikortasun Jasangarriaren Aldeko Alkateen Topaketa egin zen aurreko astean Errebal Plazan. Bertan parte hartu zuten Eneko Goia eta Gorka Urtaran Donostiako eta Gasteizko alkateek, Josu Mendicute jeltzale eibartarrak azaldutako hiri-garapenerako eredua babestu zuten. Bi alkateen esanetan, jeltzaleek Eibarrerako diseinatu duten etorkizunerako eredua bat dator beraiek abiatzen diharduten ekimenekin, “baita nazioartean erreferentzia diren hirietako ildo nagusiekin ere”.
Topaketan identifikatutako gakoen artean eskualdeko ikuspegia eta pertsonentzat berreskuratutako kaleak nabarmendu daitezke. Izan ere, Eibarren mugikortasun jasangarrirako EAJren proiektuan kaleak oinezkoentzat izatearen aldeko apustu sendoa egiten da.
Horretarako, talde jeltzaleak Aparkaleku Perimetralen Sarearen alde egin du, saihesbidearekin lotuta dauden gune estrategikoetan aparkaleku ugari izatea ahalbidetzeko. Mendicuteren berbetan, “helburua da oinez 5 minutura dauden lekuetan aparkatzea, eta, horrela, kaleetan lekua berreskuratzea, kale bizigarriagoak eta erakargarriagoak izan daitezen. 350 autok okupatzen duten lekua 8.500 metro karratu dira, hain zuzen ere beste batzuek trenbidea estaliz lortu nahi duten azalera bera. Guk planteatzen duguna da 2.500 aparkaleku perimetraletik gora egitea, eta horrek 40.000 m karratuko oinezkoentzako azalera lortzea ekar lezake hiri barruan”.
Jeltzaleen proposamenak aurrerapen-fasean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrera bideratuko direla azaldu zuten topaketan. Jeltzaleen iritziz, Plan Orokorraren aurrerapena idaztean ez dira kontuan hartzen ari mugikortasun jasangarriaren ikuspegia: “Hirigunetik kanpo parkeak proposatu dizkigute. Guk paradigma aldaketa bat planteatzen dugu: oinezkoentzako ardatz egituratzaile bat egitea, Azitainetik Ego Gaineraino. Eibar Zentrala. Eta baita eredu hori auzoetara zabaltzea ere, auzo horietan bizi diren pertsonen beharretara bideratutako planen bidez. Kaleak pertsonentzat berreskuratu nahi ditugu. Espazioak lortzea harreman sozialetarako eta jarduera ekonomikoetarako: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak. Geldirik dagoen auto batek ez du tokiko ekonomiarik sortzen”.
Hori dela eta, 2030erako Azitain eta Ego Gain arteko kaleak oinezkoentzat izatearen alde agertu da EAJ-PNV: “Bidebarrieta kalea 4.000 metro karratu inguru lirateke, eta ekialdea eta erdigunea lotzen dituen oinezkoentzako etorbide handia izan beharko luke”.
Topaketan esan zutenez, Udalak orain dela 8 urte idatzitako Mugikortasun Planaren zirriborroaren arabera, Eibarren bizi direnen barne desplazamenduen %10 baino ez dira autoz egiten. Hori horrela izanik, Mendicutek uste du ez dagoela justifikatuta “kale berean 15 metroko zabalera izatea autoentzat, espaloiak irisgarriak ez direnean. Kale askotan ezin dira bi gurpil-aulki gurutzatu. Legedia ere urratzen dute espaloi horiek”.
Ildo horretan, espaloi guztiak zabaltzearen alde egiten du: “Ez litzateke 2 metro baino gutxiagoko espaloirik egon behar. Are gutxiago, irtenbide errazak daudenean, adibidez Arraguetako etxe hondatuak botatzea edo aparkalekuren bat kentzea. Hiriaren ikuspegi inklusiboa behar dugu: mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak aintzat hartzea ezinbestekoa da”.
Espazio publikoaren berreskuratze horretan, Mendicutek lau proposamen egin zituen hirian auto kopurua murrizteko: lehena, hegoaldeko hegalean trafikoaren alternatiba sortzea. “Ezin da auzo horietako trafiko guztia erdigunetik bideratu, konponbide bat eman behar da”. Bigarrenik, garajeetako pasabideak lortzeko aukera malgutzea planteatu zuen. “Eibarko garaje asko ezin dira erabili, 125 m2 exijitzen baititu Udalak pasabidea izateko. Larregizkoa da. Autoak kaletik kentzen baditugu garaje horietan sartzeko, espaloirako lekua irabazten dugu”, azaldu zuen. Hirugarrenik, TAOren kudeaketa aldatzea planteatu zuen. “Ezin da izan beste herri batzuetako jendea Eibarrera etortzea lanera eta autoa egun osoan geldirik uztea hiriaren erdigunean 15 m2 okupatuz, lehentasuna egoiliarrei eman behar zaie eta bisitatzen gaituztenen txandaketa arautu behar da”. Laugarrenik, autobus geltoki intermodala egitea; izan ere, “Eibarrek ez du geltoki duinik, eta gure apustua da tren-geltokia intermodalizatzea, erdigunetik eta irteera eta sarrera logikotik gertu, hau da, saihesbidetik gertu”. Azkenik, Aparkaleku Perimetralen Sarearen proposamena azaldu zuen, doako aparkaleku handiak proposatuz Azitainen, Matsarian, Jardiñetan, Itzion, Legarren, Amañan edo Ubitxan. “Aparkaleku-sare hau planteatzen dugun eraldaketaren hasiera da, aparkalekuaren arazoari irtenbidea ematen diogu eta, horrekin, berreskuratutako espazio hori pertsonei itzultzearen alde egiten dugu. Alde horretatik, agintaldi honetan herritarrekin hartu genituen konpromisoak abiarazi ditugu, hala nola Legarre eta Jardiñetako aparkalekuen obrak abiatuz eta Ubitxa eta Fray Martin Malleako azterlanak idatziz. Entzun, egingo duguna esan, eta esandakoa egin. Entzutea, esatea eta egitea, hori da ezagutzen dugun formula bakarra”.