230 gimnasta inguru elkartu ziren domekan Gabonetako erakustaldian
Ipurua kiroldegiko pista bete egin zen ikuskizun berezia eskaintzeko
2025/12/24
11:35
Ekhi Belar Errasti
Joan den domekan, abenduak 21, 230 gimnasta inguru elkartu ziren Ipuruako kiroldegian Gabonetako erakustaldia eskaintzeko. Pista zentralean egin zuten ikuskizuna eta Gabonei hasiera emateko balio izan zien.



