Eibar Igerixaneko alebinek emaitza bikainak lortu dituzte Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldian

Benjaminek, berriz, denboraldiko lehen jardunaldia jokatu zuten Oñatin
Eibar Igerixaneko alebinek emaitza bikainak lortu dituzte Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldian
Eibar Igerixan taldeko alebinak
2026/11/12 11:03
Ekhi Belar Errasti

Eibar Igerixaneko igerilariek bi hitzordu izan zituzten joan den larunbatean, azaroaren 7an, Gipuzkoako Ligako jardunaldietan. Alebinek bigarren jardunaldia jokatu zuten Azkoitiko kiroldegian, eta benjaminek, berriz, lehenengoa Oñatiko Zubikoa kiroldegian.

Alebin mailan, emakumezkoen taldean Paule Martin, Nagore Aguero, Ariane Valenciaga, Noa Amesti, Carmen Echaluce, Uxue Dominguez, Alkida Ahmetal eta Alazne Avellaned aritu ziren. Gizonezkoen taldean, Luka del Rio eta Mohammed Mokaddem lehiatu ziren.

Emaitza nabarmenak lortu zituzten igerilariek. Mohammed Mokaddem lehenengoa izan zen 200 metro estiloetan eta 100 metro tximeletan, eta bigarren postua eskuratu zuen 75 metro bizkarrean. Ariane Valenciaga ere podiumera igo zen bitan: lehenengoa izan zen 200 metro bizkarrean eta hirugarrena 200 metro estiloetan. Noa Amestik 50 metro tximeletako proba irabazi zuen; Luka del Rio hirugarren izan zen 150 metro estiloetan, eta Paule Martin hirugarren 200 metro bizkarrean.

Erreleboetan ere garaipena lortu zuten eibartarrek. Alazne Avellanedek, Ariane Valenciagak, Noa Amestik eta Paule Martinek osatutako emakumezkoen 4x100 metro libreko taldeak lehen postua eskuratu zuen.

Benjaminen taldeak, bestalde, denboraldiko lehen neurketa izan zuen Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Emakumezkoen taldean Miren Villar, Eder Cordon, Izaro Limia, Malen Rey, Eva Ferreiro, Xuhare Gojenola, Eria Gutierrez eta Emily Indigo Cordoba aritu ziren. Gizonezkoen taldean, berriz, Unai Arteche, J. Unzetabarrenetxea, Adrien Rivas, Manex Barandiaran, Gari Trifol, Ibai Aristondo, Luka Martin, Mateo Rodriguez, Aimar Aldazabal, Aner Iñarrairaegi, Hodei Trifol, Julen Arrillaga eta Beñat Valenciaga izan ziren.

Hurrengo hitzordua Paula Calvorentzat izango da. Igerilari eibartarra Madrilen izango da azaroaren 13tik 15era, Espainiako Absolutu Txapelketan parte hartzeko.