30 bikotek jardungo dute bakailao txapelketan
2014/11/21
00:00
eta kitto!
Domekan, goizeko 11.00tatik aurrera, bakailao onena prestatzen ahaleginduko dira aurtengo lehiaketarako izena eman duten 30 bikoteak. Ordu eta erdi izango dute bakailaoa pil-pilean prestatzeko, 12.30etan bost lagunek osatutako epaimahaia beharrean hasiko da eta. Aurreko urteetako hiru mahaikideekin batera (Belaustegi jatetxeko Josu Mugertzarekin, Urgaineko Xabier Osarekin eta Jesus Artola sukaldariarekin), Josema Azpeitia kazetari gastronomikoak eta Basque Culinary Center-eko irakasleak eta Aitor Buendia Radio Vitoriako kazetari gastronomikoak jardungo dute epaile lanetan. Hiru onenetzat sariak banatuko dituzte.