Realaren aurka luzapenean galdu ondoren, beste derbi bat jokatuko de F Ligako SD Eibar-ek

Laura Camino SD Eibar-en jokalari ohiak sartu zuen Realaren garaipenaren gola Ipuruan jokatutako derbian
Realaren aurka luzapenean galdu ondoren, beste derbi bat jokatuko de F Ligako SD Eibar-ek
2026/11/09 17:24
Ekhi Belar Errasti

Futbola krudela dihardu izaten F Ligako SD Eibar-entzat. Joan den astean, jokalari bat gehiagorekin eta luzapenean penalti bat huts egin eta gero, Valentziaren aurka galdu ondoren, larunbat honetan beste porrot lazgarri bat jasan zuen.

Iñaki Goikoetxeak zuzentzen duen taldeak Real Sociedad taldea jaso zuen Ipuruan, Gipuzkoako derbia. Partida gaizki hasi zen etxekoentzat, Reala 2. minutuan aurreratu zelako markagailuan, baina 19. minutuan eibartarrek neurketa berdindu zuten Sara Martinek penaltia sartu ondoren.

Realak, F Ligan Bartzelona ahaltsuari irabazi dion talde bakarrak, partidaren kontrola eta aukera gehienak izan zituen, baina Eibarrek ondo eutsi zion berdinketari, batez ere Anna Wellmann atezain alemaniarraren lan zoragarriarengatik.

Ostera, partida amaitzear zela, 95. minutuan, azken bost denboraldietan Eibarren aritu zen Laura Caminok Realaren garaipenaren gola lortu zuen eta hiru puntuek Ipuruatik alde egin zuten.

Horrela, Eibarrek bost partida daramatza garaipenik lortu gabe eta denboraldi hasieran lortutako abantaila murrizten doa poliki-poliki. Dena dela, taldea sailkapeneko lasaitasun postuetan dago oraindik, 9. postuan hain zuzen ere, 12 punturekin, baina 4 puntura ditu jaitsiera postuak, atzetik hainbat talde dituen arren.

Horietako bat Alaves da, datorren larunbatean, azaroak 14, Eibarren arerio izango den taldea. Euskal derbia 18:00etan hasiko da, Mendizorrotzan.