Universitario Bilbao taldeari irabazita, lidergoaren bila doa Eibar Rugby Taldea
Ohorezko B Mailan jokatzen duen Eibar Rugby Taldea denboraldi hasiera ona egiten dihardu. Partida bakarra galdu eta hiru irabazita, sailkapenaren 2. postuan dago orain eta lau puntura du Complutense Cisneros liderra.
Azkenengo partidan Universitario Bilbao izan zuten arerio eibartarrek eta 24-12 gailendu zitzaien. Bizkaitarrak hasi ziren partida irabazten, baina Eibar Rugby Taldeak markagailuari buelta ematen jakin zuen eta lehen zatia amaitu baino lehen neurketa erabakita laga zuen.
Adara Alfonsok, Isis Touwek eta Lorea Segoviak entsegu bana lortu zuten, eta Janire Altuna, entsegua lortzeaz gain, bi transformazio ere lortu zituzten.
Hurrengo jardunaldian, Eibar Rugby Taldeak Pinguinos Rugby Burgos taldeari egingo dio bisita, azaroaren 22an, 12:00etan jokatuko den partidan. Burgosko taldea sailkapenaren azken postuan dago, beraz, liderrari presioa sartzeko aukera ona dute eibartarrek.

