365 egunetan euskaraz eta Sanjuanetan ere bai!
2019/06/17
13:12
eta kitto!
Jaietan ere euskaraz jarduteko eta gozateko deia egin dute Eibarren AKEBAItik eta ...eta kitto! Euskara Elkartetik. Sanjuanetan pegatinak eta txapak banatuko dituzte herriko hainbat gunetan, paparrean jartzeko.
Euskeraz Primeran! kanpainari beste bultzadatxo bat emango zaio ate joka ditugun herriko jaietan, festa giroan ere euskaraz mintzatu, entzun eta gozatzera animatu asmoz. AKEBAIko Kultura mahaiarekin elkarlanean, txosnagunean zein tabernetan txapak eta pegatinak banatuko dira “herritarrak zein zerbitzariak euskara erabiltzera animatzeko eta konpromisoa azaltzeko”.
Euskeraz Primeran! kanpainarekin bat egiten duten herriko tabernetan “Jaixetan euskeraz primeran!” pegatinak egongo dira, tabernariek zein bezeroek ipintzeko. Eta txosnagunean Euskaraldiko hiru rolak dituzten txapak (Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzgoxo) banatuko ditu AKEBAIko Kultura mahaiak.
Sare sozialen bitartez denon artean ekimena zabaldu
Euskaraz jardutera gonbidatu nahi dituzte eibartarrak: familian eta kuadriletan, plazan eta tabernetan, txosnetan, dantzan eta kiroletan, barraketan eta buruhandietan, danborradetan... “Euskaraz gozatu eta euskara bera gozagarri izan dadin guztiontzat gure herriko jaietan”, azaldu dute.
Ekimena ahalik eta gehien zabaltzeko, sare sozialak erabiltzeko gonbitea egin dute. “Atera argazkia zure txapa edota pegatinarekin eta igo zure Facebook edo Instagramera eta etiketatu #etakitto #akebai edo #gaztekitto bertan”.
Bide batez, ...eta kitto! Euskara Elkartetik zein AKEBAIko Kultura mahaitik, euskal musika ipintzera animatu nahi dituzte tabernari zein txosneroak.