41 urteko eibartarra hil da arratsaldean Azkaraten izandako istripuan
2017/03/13
20:28
eta kitto!
Hiru hildako eta bost zauritu izan dira gaur arratsaldean, 17:45ak aldera Azkoitian, Azkarateko mendatetik gertu, GI-2634 errepidean izandako istripuan. Biktimak identifikatzeko lanean ari dira, baina orain arte zabaldu den informazioaren arabera hildakoen artean 41 urteko gizonezko eibartar bat dago. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripuan kamioi bat eta lau auto nahasi dira. Hiru zaurituen artean, bat larri dago, eta besteek zauri arinak dituzte. Donostiako, Zumarragako eta Mendaroko ospitaletara eraman dituzte.