410 ikasenpresa aurkeztu dituzte gaur goizean Untzagan eta Txaltxa Zelaian

Euren proiektuen berri eman digute Lanbide Heziketako hainbat ikaslek
2025/02/13 13:29
eta kitto!

Hilabeteetako lana egin ondoren, Lanbide Heziketako bi mila ikaslek baino gehiago beraien proiektua aurkeztu dute gaur goizean EIbarren egin den Ikasenpresa Azokan. Guztira, 410 ikasenpresa aurkeztu dituzte eta mota guztietako proiektuak garatzeko gai direla erakutsi dute.

Beheko bideoan agintarien berbak jaso ditugu: