42 mendizalek gozatu zuten aurreko zapatuko Deporreko urteko lehen irteeran
2023/01/18
19:22
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko 42 mendizale zaluk guztira sei etapa izango dituen “Herri Txikiak” zeharkaldi interesgarriari ekin zioten aurreko asteburuan. Aritxuluegiko aterpetxetik gorantz jota, gailurrez gailur Errenga (794 m.), Bianditz (840 m.) eta Galtzarrieta (815 m.) gaindituz, Bidangoko kaskora jaitsi eta Izu azken tontorrra igo zuten. Goitik beherakoan ikuspegi atsegina izan zuten bidean zehar, “Artikutza baso izugarri ederra gure oinetan, harantzago Donostia-Pasaia-Jaizkibel lerroa, gero edozein lekutatik ikusten den Larruneko gaina eta, haren atzean, Iparraldeko kosta eta jarraiki Landetako itsas-bazter luzea. Ikuskizun bikaina biribilduz, urrunean ikusten genituen Pirineo elurtuak eta, aurrez aurre gure jomuga gainean Mendaur, Ekaitza eta gainerako mendisoka”. Txango ahantzezina, beraz, Deporreko mendizaleena, eguraldi eta konpainia ona lagun.