Astelenak pilota jardunaldi berria hartuko du ostiralean eta igandean

Eibarko Klub Deportiboko pilotariek Gipuzkoako hainbat txapelketako partidak jokatuko dituzte aste honetan, etxean zein kanpoan.
Astelenak pilota jardunaldi berria hartuko du ostiralean eta igandean
(Argazkia: Garaolaza - Wikipedia)
2026/11/19 17:42
Ekhi Belar Errasti

Astelena pilotalekuak pilota jardunaldi berria hartuko du aste honetan, Eibarko Klub Deportiboko pilotariekin. Bihar, azaroaren 20an, 18:30etik aurrera, eskuz banakako eta binakako hainbat partida jokatuko dira.

Gipuzkoako eskuz banakako txapelketan, Arrietak Orioko Brit izango du aurkari; Saezek Amezketako Toledo; Agotek Amezketako Nazabal, eta Del Reyk Hernaniko Aramburu. Horrez gain, Negua txapelketan Narvaiza eta Aguirresarobe bikote eibartarrak Andoaingo bikotearen aurka jokatuko du. Ibarra ere lehiatuko da, Bergarako Etxaberen aurka.

Igandean, azaroaren 22an, 12:30ean, Alkain Sariko eskuz binakako partida jokatuko da. Saez eta Agote eibartarrak Tolosako bikotearen aurka arituko dira.

Etxetik kanpoko partidak

Deportiboko pilotariek etxetik kanpo ere hainbat hitzordu izango dituzte. Ostiralean, Kerejeta eta Arriola Gipuzkoako eskuz banakako txapelketan lehiatuko dira, Lezon eta Oñatin, hurrenez hurren.

Larunbatean, Amuategi eta Gil Hernanin arituko dira, senior eta jubenil mailan; Gisasolak Villabonan jokatuko du, eta Amillategik Oiartzunen. Igandean, berriz, Condek Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatuko du.

 

Bestalde, gomazko paletako binakako Gipuzkoako Txapelketan, Soria eta Guinea eibartarrek bigarren mailara igotzeko promozioko partida jokatuko dute larunbatean, Errenteriako Agustina pilotalekuan. Lehen faseko multzoan lehen postua lortu ondoren, Errenteriako bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak.