Eibartarrak FT-k bazkidetza kanpaina berria jarri du martxan
Eibartarrak Futbol Taldeak 2026/2027 denboraldirako bazkidetza prozesua abiatu du, taldearen eta zaleen arteko harremana sendotzeko eta klubari laguntzeko. 20 euroko bazkide txartela eskuratzeko deia egin die herritarrei, eta hainbat abantaila eskainiko dizkie bazkide berriei: Eibartarrak taldeko bazkide egiteak hiru sari dakartza: taldearen bufanda bat, etxeko partidetan garagardoak doan eta Tarrak Day egunean sorpresatxo bat.
Klubak nabarmendu du denboraldi honetako lehen partidetan zale ugari hurbildu direla taldea animatzera, eta horiei bazkide egiteko aukera aurkeztu nahi izan die. Bazkide egiteko interesa dutenek taldearekin harremanetan jar daitezke Instagram bidez edo eibartarrak@gmail.com helbidera idatzita.
«Taldea eta harmaila txanpon beraren bi aldeak izan daitezen, animatu eta egin zaitez bazkide!», adierazi dute Eibartarrak FT-tik.

