%50 kontratatzeko konpromisoa duen TIG Soldadura ikastaroa Armeria Eskolan
2020/09/14
10:01
eta kitto!
Irailaren 28an jarriko du martxan Armeria Eskolak titulatuen %50 kontratatzeko konpromisoa duen TIG Soldadura ikastaroa (Lanbideren prestakuntza katalogoko MF0100_2 arku-soldadurak, gas babeslea eta elektrodo ez-kontsumigarriak). Prestakuntza moduloa berez langabezian daudenentzat pentsatuta dago, baina lanean daudenek ere har dezakete parte. Prestakuntzak 370 orduko iraupena dauka eta, horrez gain, enpresetan egin beharreko 80 orduko praktikaldiarekin osatuko da formakuntza. Ikastaroaren ordutegia 08:00etatik 14:45era bitartekoa izango da eta, antolatzaileek azpimarratu dutenez, “Gipuzkoan kokatuta dauden hiru enpresa ikastaroa gainditzen duten ikasleen %50a kontratatzera konprometitu egiten dira eta kontratuen gutxieneko iraupena 6 hilabetekoa izango da, lanaldi osora”. Izen-ematea zabalik dago (irailaren 18ra arte) eta eskaera internet bidez egin beharko da, http://ikastaroak.armeriaeskola.com helbidean. Izena ematen dutenei deitu egingo diete irailaren 22an egingo den sarrera froga egitera joateko.