'Eskola Jasangarria' ziurtagiria berretsi du Mogel Isasi BHI-k
2016/06/13
15:50
eta kitto!
Mogel Isasi ikastetxeak Eskola Jasangarria izendapena berretsi du, Eusko Jaurlaritzaren ebaluazioa bikain batekin gainditu eta gero. Horrela, 2003-2004 ikasturtean eskuratu zuten ziurtagiria berrituta aitortu diete ikastetxean ingurumena zaintzearen alde eta energiaren kontsumo erangikorra lortzeko ikasle eta irakasleek egindako beharra. Mogel Isasi ikastetxeak urteak daramatza ikasleak jasangarritasunaren inguruan prestatzen, Debegesa eta Ingurugelaren laguntzarekin, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan. Landu dituzten gaien artean, hondakinak, ura, Deba ibaia, energia, klima aldaketa, kontsumo jasangarria eta mugikortasuna daude, besteak beste. Teoria ikastetik haratago, horrelako gaien inguruan ikasleek daukaten inplikazioa nabarmendu dute ikastetxeko arduradunek.